XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Orduan ziur nago ez direla garaiz helduko, andereño izatea hainbeste gustatzen zaienez....

- Egunon, neska-mutilok.

Gaur ordutegia jarraituz matematikarekin hasi beharko genuke klasea, baina asteleheneko lehenengo ordua zenbakiekin hastea oso egokia eta aproposa ez denez, beste zerbait egingo dugu.

Marrazkia eta eskulanen artean aukeratzeko ematen dizuet.

Zer nahi duzue? Eskulanak? Ongi.

Beraz, atera itzazue mahaian gordeta dauzkazuen oihal zatia, haria eta orratza.

- Nik ez dut horrelakorik egiterik nahi; eskulan horiek nesken gauzak dira.

- Ez esan lelokeriarik, Asier.

Ze nesken eta ze mutilen.

Behar guztiak denontzat berdinak dira edo izan beharko lukete bederen.

Ez gaitezen hasi duela mende bat bezala: hau neskentzat, hau mutilentzat....

- Jo, baina... - Hemen ez dago bainarik.

Hasarre nadin ez baduzu nahi har itzazu berehala orratza eta haria eta hasi josten.

Horrelako desberdintasunak egiteak bere senetik ateratzen zuen. Gezurra zirudien.

Jende bat ikusgarrizko lana egiten berdintasun batetara heltzeko eta ume moku batek jostea nesken gauza zela esanik, uko egiten zion lan honi.

Lasai, Goizane, ez zaitez berotu.

Egia esan, haurrek ez zuten errurik.

Bazekiten zer esaten zuten, ala? Errua gurasoei, izeko-osabei auzokoei, telebistari, gizarte guztiari orokorrean leporatu behar zitzaion.

- Andereño, begira nolako korapiloa egin zaidan.

Beti berdina gertatzen zait: amaitzen nagoenean ez dakit zer egiten dudan, baina haria nahaspilatzen zaidanez, dena askatu eta berriz ere josi behar izaten dut.